Politika -

2025eko aurrekontuak

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuak onetsi ditu, EAJren eta PSE-EEren botoekin

Oposizioko talde guztiek, EH Bildu tartean dela, Gobernuaren egitasmoaren aurka bozkatu dute. Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontua izango du, horrenbestez, datorren urterako.

Andueza, D'Anjou eta Pradales, elkar agurtzen, gaurko bilkuran. EFE
Andueza, D'Anjou eta Pradales, elkar agurtzen, gaurko bilkuran.
Andueza, D'Anjou eta Pradales, elkar agurtzen, gaurko bilkuran. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez da ezusterik izan. Eusko Legebiltzarrak 2025eko aurrekontu proiektua onartu du, Eusko Jaurlaritza osatzen duten taldeen babesarekin —39 boto, EAJ eta PSE-EE taldeenak— eta oposizio guztiaren kontrako botoekin (36 boto, EH Bildurenak barne).

Kontuak onartuta, Eusko Jaurlaritzak eskura izango ditu egitasmoak aurreikusitako 15.728 milioi euroak. Aurten baino 703 milioi gehiago dira, % 4,7 gehiago, alegia. Aurrekontuok 1.531 milioi bideratzen dituzte inbertsio publikora, 2024koak baino % 8,8 gehiago. Honako sailek dituzte partida handienak: Osasun Saila (5.115 milioi euro), Hezkuntza (3.247 milioi); Ekonomia, Lana eta Enplegua (1.225 milioi), eta Segurtasuna (796 milioi).

D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''
D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''
D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''

0:58

Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, batez ere EH Bildu izan dute jomuga, eta adostasunaren kaltean, "komunikabideak lehenestea" leporatu diote.

Horren aurrean, oposizioko taldeek exekutiboaren aurrekontu proiektuarekiko duten kontrako jarrera (EH Bildu, PP, eta Sumar eta Vox, biak ala biak Talde Mistoan). Denek bat egin dute esatean EAJk eta PSE-EEk negoziatzeko erakutsitako borondate faltan, eta "erantzunik ezan".

Taldeen hitzarteak

Eztabaidan zehar, Alaitz Zabala EAJren legebiltzarkidea pozik agertu da EAEk 2025erako aurrekontuak izango dituelako, eta jeltzaleen eta sozialisten "adosteko gaitasunari" egotzi dio, bion ideologiak "guztiz ezberdinak" diren arren. Kontrara, oposizioaren jarrera gaitzetsi du: "Beste urte batez, ez zarete zuon interes alderdikoiak bazter utzita, akordiora biltzeko gai izan". Horren ildoan, EH Bildurekin bereziki kritiko azaldu da, uste baitu "komunikabideetan egotea lehenetsi duela, zer eta gobernuari zaplaztekoa emateko".

EAJk EH Bilduri: 'Beste behin ere argi utzi diguzue ikuskizun mediatikoa bakarrik interesatzen zaizuela'

1:29

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak aurrekontuen negoziazioan EAJk zein PSE-EEk izan duten "diskurtsoa" deitoratu du. Azaldu duenez, bi alderdiek helarazi nahi izan dute jendarteari "berdin zaiola" norekin adostu, EH Bildurekin ala PPrekin. Horren ustez, jarrera horrek ez dio laguntzen hazten ari den "desafekzio politikoari eta nagusitzen ari den diskurtso atzerakoiari". Horrez gain, etxebizitzaren inguruan koalizioak egindako hainbat proposamenari Jaurlaritzak emandako "erantzun falta"rekin kezkatuta agertu da. Nolanahi ere, koalizioak elkarrizketarako duen borondatea berretsi du, "politika estrategikoak identifikatze aldera". Autogobernua ahotan, estatus politikoaren eztabaidan 2025ak "erabakiorra" izan behar duela azpimarratu du. "Lurzoru komun bat eraiki eta horren gainean herri adostasun funtsezkoak ezarri behar dira", aldarrikatu du.

'Ez da gauza bera EH Bildurekin edo PPrekin akordioak egitea; erreforma atzerakoiak PPrekin egiten dira'

2:06

PSE-EEren izenean, Ekain Rico legebiltzarkideak nabarmendu du aurrekontuen helburua biztanleriaren "ongizatea haztea" dela, eta ez "talde bakoitzak bere kontakizuna egitea". Oposizioa jomugan jarri du buruzagi sozialistak, eta "agerian" geratu dela azpimarratu: "Deseroso daude ez dituztelako aurrekontu sozial batzuk babestu". EH Bildurekin bereziki kritiko azaldu da Rico, eta "antzerkia" egitea leporatu dio, ez baitu "gai garrantzitsu bakar bat ere proposatu", horren ustez.

PSE-EEk EH Bilduri: 'Zertarako hainbeste antzerki, gai garrantzitsu bakar bat ere aurkeztu ez baduzue?'

1:01

Javier De Andres EAEko PPko presidente eta bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua kritikatu du hainbat esparrutan, hala nola, migrazio, industria edota etxebizitza arloan. Bigarrenari buruz, azpimarratu du Jaurlaritza "defentsiban" dagoela, eta etxebizitza alorrean "gauzak egiteak" ez duela esan nahi "ondo" egiten ari direnik. Hala, jeltzaleei eta sozialistei Euskadi "gainbeherara" eramatea leporatu die. 

PP: 'Zuek eraman gaituzuen gainbehera batean bizi gara'
PP: 'Zuek eraman gaituzuen gainbehera batean bizi gara'
PP: 'Zuek eraman gaituzuen gainbehera batean bizi gara'

0:42

Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkidearen ustez, Jaurlaritzaren aurrekontuak "kontinuistak", eta eurek baztertzen duten "eredu politiko baten bidaia orria ezartzen dute, EAJrena, alegia". Hori horrela, "ezinezkoa" zen akordio bat "antzezteari" uko egin diotela nabarmendu du.

Sumar: 'Guk aurrekontuen aurka bozkatuko dugu, EAJren eredu politikoa gustatzen ez zaigulako'
Sumar: 'Guk aurrekontuen aurka bozkatuko dugu, EAJren eredu politikoa gustatzen ez zaigulako'
Sumar: 'Guk aurrekontuen aurka bozkatuko dugu, EAJren eredu politikoa gustatzen ez zaigulako'

0:47

Azkenik, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, proiektua "erabat baztertzen" dute, euren taldearekiko "antipodetan" dagoelako. Besteak beste, Osakidetzan egindako murrizketak salatu ditu, eta era berean, euskalduntzeari "nahi beste" diru ematea.

Osakidetzan egindako murrizketak kritikatu ditu Voxek, euskalduntzeko ''nahi beste'' ematen duen bitartean

1:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PP Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak