Politika -

2025eko Aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontu proiektua onartuko du gaur, inoizko handiena

Lehendakariak atzo aurreratu zuenez, osasungintzara bideratuko den inbertsioa 5.000 milioi eurokoa baino gehiagokoa izango da, estreinakoz. Jaurlaritzak gaur onartuko du egitasmoa, eta etzi iritsiko da Eusko Legebiltzarrera.

El lehendakari, hoy en un encuentro con ciudadanos celebrado en Vitoria-Gasteiz. EFE
El lehendakari, hoy en un encuentro con ciudadanos celebrado en Vitoria-Gasteiz. EFE
El lehendakari, hoy en un encuentro con ciudadanos celebrado en Vitoria-Gasteiz. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartuko du 2025erako aurrekontuen proiektua: 15.728 milioi eurokoa izango da, inoizko handiena. Aurtengoa baino 700 milioi euro (+ % 4,5) handiagoa izango da, zehazki, eta osasungintzak inoiz baino inbertsio handiagoa izango du.

Imanol Pradales lehendakariak hainbat herritarrekin Gasteizen egindako topaketa batean atzo aurreratu zuenez, 2025eko Aurrekontuek hiru "oinarri" izango dituzte: zerbitzu publikoak (osasungintza, batik bat), etorkizunerako inbertsioak eta komunitate nortasuna eta autogobernua.

Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartea, baiezkoa emango dio datorren urteko kontuen proposamenari, eta horien nondik norakoak Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azalduko ditu. Nolanahi ere, lehendakariak aurreratu du osasun arloko inbertsioa 5.000 milioi euro baino gehiagokoa izango dela lehen aldiz. Horrenbestez, herritar bakoitzeko inbertsioa 2.300 eurokoa izango da osasungintzan.

Era berean, Jaurlaritzak Hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta ziberdelituen aurkako borroka ere izango ditu lehentasun.

Neurri zehatzen artean, Gasteizko Gobernuak emantzipaziorako laguntzak emango ditu. Gainera, 68 milioi euro pentsio txikienak osatzera bideratuko dituzte, eta 400 milioi bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonei emango dizkiete.

Bestalde, lehendakariak 1.500 milioi euroko inbertsio-produktiboak aurreratu ditu, Euskadi "eraldatu" eta "etorkizunerako prestatzeko".

Kontuen hirugarren oinarria komunitate sentimendua izango da, "gure balioak indartu eta autogobernuan aurrera egiteko". Zentzu horretan, euskal kultura "zaindu" beharra dagoela eta euskara "altxorra" dela nabarmendu du Pradalesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak Imanol Pradales