Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Bisitari gehien duten udalerrietan tasa turistiko bat ezartzea eskatu dio Sumarrek Jaurlaritza berriari

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan. 

Etxebizita turistiko bat. EITB MEDIA
Etxebizita turistiko bat
Sumarrek tasa turistiko bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari bisitari gehien dituzten udalerrietan

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan. 

Hernandezek azaldu duenez, proposamenaren helburua turismoak sortzen dituen gastu gehigarriei aurre egitea litzateke (garbiketa, garraio eta segurtasun zerbitzuekin lotutako gastuak, besteak beste).

Hernandezek gogoratu du EAJk, PSE-EEk eta PPk behin baino gehiagotan errefusatu dituztela tasa turistiko bat ezartzea eskatzen zuten ekimenak, "sektorearen patronalak egindako presioagatik". 

Gaur erregistratutako ekimena aurrera ateratzen ez bada, Sumarrek iragarri du Lege proposamena aurkeztuko dutela etorkizunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Turismoa Euskadi Eusko Legebiltzarra albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ostatuak Sumar Mugimendua Zergak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa