Politika -

Bilera

Felipe VI.ak Imanol Pradales hartuko du astelehenean, erregeak Zarzuelan ikusten duen bigarren lehendakaria

Espainiako erregeak EAEko lehendakari batekin egiten duen hirugarren topaketa izango da, Urkullu birritan hartu baitzuen.

Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE
Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI .a Espainiako erregeak Imanol Pradales hartuko du astelehenean, Zarzuela Jauregian monarkak ikusten duen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bigarren lehendakaria.

Astelehen arratsaldean bilduko dira, Pradalesek demokraziaren seigarren lehendakari gisa karguaren zina egin eta bi astera. Gernikako Arbolaren aurrean egin zen ekitaldi solemnea, eta bertan izan zen Iñigo Urkullu, Felipe VI.a birritan ikusi zuen lehendakaria.

2014an hartu zuen Felipe VI.ak Urkullu lehen aldiz, Espainiako errege izendatu zuten urte berean, Zarzuelan erkidegoetako buruzagiekin izandako elkarrizketa-sorta baten harira.

2020an bigarrenez izan ziren elkarrekin, Urkulluk uztailaren 12ko hauteskundeak irabazi ondoren. Ekitaldi hartan, biek adeitasunez agurtu zuten elkar, baina elkarri bostekorik eman gabe, pandemia garai hartan indarrean zeuden osasun-neurrien ondorioz.

Horrela, astelehenekoa Espainiako egungo erregeak EAEko agintari nagusiarekin egiten duen hirugarren topaketa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak Imanol Pradales