Politika -
Europako hauteskundeak
49.832 pertsonak eskatu dute posta bidez bozkatzea EAEn
Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00k arte luzatu du botoa emateko epea.
Agentziak | EiTB Media
Euskal Autononomia Erkidegoan (EAE) 49.832 boto emailek eskatu dute posta bidez bozkatzea ekainaren 9an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Correosek gaur jakinarazitako behin-behineko datuen arabera.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, 28.918 eskaera izan dira Bizkaian, 14.131 Gipuzkoan eta 6.783 Araban.
Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00arte luzatu du botoa emateko epea, hasiera batean atzo amaitzen baitzen.
Espainiako Estatuan guztira 632.115 eskari egin dira Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko. 2014ko Europako hauteskundeekin alderatuta, eskaera kopuruak % 105,6 egin du gora; izan ere, 307.509 pertsonak eman zuten botoa posta bidez. 2019an Europako hauteskundeekin batera, udal hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak ere egin zirelako.