Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Euskal hitzarmenak lehenestea onartu du Espainiako Gobernuak, EAJrekin akordioa egin ostean

Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria, eta berehala sartuko da indarrean. Horren arabera, tokian tokiko lan hitzarmenak lehenetsiko dira, Estatukoen gainetik, betiere bertan jasota dauden lan baldintzak langileentzat hobeak direnean.

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerantzean, langileentzat onuragarriagoak badira, erkidegoetako zein lurraldeko lan hitzarmenak lehenetsiko dira, Estatukoen gainetik, EAJk eta Espainiako Gobernuak itxi duten akordioaren arabera.

Ministroen Kontseiluak gaur onartu du erabakiari bide emateko Langileen Estatutuan egin beharreko moldaketa. Neurria berehala sartuko da indarrean

Berez indarrean behar zuen neurriak iazko abendutik, jeltzaleek eta sozialistek inbestidura akordioan adostutako puntuetako bat zelako. Urtarrilaren 10ean, baina, Kongresuak (Podemosen, PPren, Voxen eta UPNren botoekin) Langabeziako sorospenaren dekretua atzera bota zuen, eta horrekin batera bozkatu zen beste dekretua, tokian tokiko hitzarmenak lehenesteari zegokiona ere, bertan behera geratu zen. Hori horrela, Estatuko hitzarmenen prebalentzia nagusitu zen berriro. 

Tokian tokiko hitzarmenak Estatukoen gainetik lehenesteko aldaketa egin dute Langileen Estatutuaren hainbat artikulutan. Hala, horrela jasota egongo da aurrerantzean: "Autonomia Erkidegoetako hitzarmenek lehentasuna izango dute gainerako sektore hitzarmen edo Estatuko hitzarmenen gainetik baldin eta baldintzak langileentzat onuragarriagoak badira". Probintziako hitzarmenek ere lehentasun bera izango dute araudia mesedegarriagoa denean. 

EAJ, pozik

EAJk ohar batean eman du akordioaren berri, eta azpimarratu jeltzaleek urtarrilean emandako hitza bete dutela. Orduan adierazi zutenez, neurria berriz indarrean jartzeko "erne" arituko ziren.

Hori horrela, "pozik" agertu da gaur Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailea. "Aldarrikapen historiko honi esker, EAEko langileek eta baita Estatuko beharginek ere lan baldintza hobeak izango dituzte", adierazi du.  "Gure herritarren beharrizanei bide ematen dien Euskadiren ahotsa da Euskal Taldea Madrilen", erantsi du. 

Euskal hitzarmenak Espainiakoen aurrean lehenestea langile guztien ongizaterako dela azpimarratu du Estebanek
Euskal hitzarmenak Espainiakoen aurrean lehenestea langile guztien ongizaterako dela azpimarratu du Estebanek
Euskal hitzarmenak Espainiakoen aurrean lehenestea langile guztien ongizaterako dela azpimarratu du Estebanek

1:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Lege berria Politika Euzko Alderdi Jeltzalea EAE gaur Lana azken orduko albisteak Espainia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Ekonomia berriak