Politika -

A21

Indar bozkatuenak dauka "ardura" EH Bilduren hazkundea "oso handia" izan arren, Otxandianoren arabera

Hurrengo legebiltzarra inoizko abertzaleena eta ezkerrekoa izango denez, hori "nabaritu" egin behar dela azpimarratu du EH Bilduko lehendakarigaiak.

Pello Otxandiano Euskadi Irratian, artxiboko irudi batean
Pello Otxandiano Euskadi Irratian, artxiboko irudi batean
Pello Otxandiano Euskadi Irratian, artxiboko irudi batean

play icon 10:08

O. A. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin eta biharamunean Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, indar bozkatuena den aldetik EAJk dauka orain "ardura" eta, hortaz, jeltzaleek "planteatu" behar dute datozen lau urteetan zer egin nahi duten.

Hurrengo legebiltzarra inoizko abertzaleena eta subiranistena eta ezkerrekoa izango dela argudiatuta, hori guztia "nabaritu" egin behar dela uste du Otxandianok. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioa errepikatu daitekeela onartu du, nahiz eta EH Bildurentzat aukera bat ez izan.

Inbestidurara aurkeztuko ote den galdetuta, Otxandianok esan du aste honetan beste alderdiekin hitz egin eta horren arabera erabakiko dutela.

ETAri buruz egindako adierazpenen eragina "neurgaitza" dela nabarmendu du. "Horrek zer efektu izan duen inork ez du jakingo, izatekotan, oso neurri gutxiko efektua izan du", gehitu du.

Bestalde, EH Bilduren "goraka ikaragarria" balioan jarri du, "kuantitatiboki eta kualitatiboki". Lehen aldiz, 90.000 pertsonak koalizio subiranista bozkatu dutela eta Gasteizen, Amurrion, Eibarren, Zumarragan, Gernikan edota Durangon garaile izan direla gaineratu du. EAJk EH Bilduri atera dion 29.000 bozkako aldea, "praktikoki", Bilbon kontzentratu dela zehaztu du.

Azkenik, Gasteizko ganberan ordezkaritzarik gabe gelditu den ezker konfederaleko boto emaileak ordezkatzeko konpromisoa hartu du Otxandianok, ahal den heinean, baita beraiekin harremana izateko eta indarrak batzeko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE Hauteskundeak Euskadin 2024 EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Irratia euskaraz Pello Otxandiano albisteak Euskadiko hauteskundeak 2024 emaitzak