Politika -

Nafarroa

Hainbat ikaslek Parlamentuan Chiviteri egindako irainak ikertzen ari da Nafarroako Unibertsitatea

Martxoaren 20an, Zuzenbideko hainbat ikaslek Chiviteri irain egin zioten Foru Parlamentuko bisita liburuan.

Maria Chivite, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB MEDIA
Maria Chivite, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB MEDIA
Maria Chivite, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako presidentearen aurka egindako irainen egiletza ikertuko du Nafarroako Unibertsitateak. Mezuok Nafarroako Parlamentuaren sinadura-liburuan idatzita agertu ziren, ikasle talde batek ganberara egindako bisitan.

Parlamentuko Mahaiak, horretarako egindako txosten juridikoarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitateak segurtasun kameren irudiak ikusteko egindako eskaera baimentzea erabaki du astelehen honetan, gertakarien protagonista izan ziren ikasleei dagozkien barne-neurriak identifikatu eta aplikatzeko. Nafarroako Unibertsitateak barkamena eskatu du erakundearen izenean gertatutakoagatik

Horrenbestez, Unibertsitateak irudiak aztertu ahal izango ditu, Foru Gobernuko burua idatziz iraindu zuten ikasleak zigortzeko.

Batzordearen bileraren ostean, Ana Elizalde UPNko bozeramaileak deitoratu egin ditu "desberdin pentsatzen duenaren aurkako erasoak", eta elkartasuna adierazi dio presidenteari: "Gainera, Unibertsitatea zoriondu nahi dugu gaian esku hartzeagatik eta berriro gerta ez dadin inplikatzeagatik".

Ramon Alzorriz bozeramaile sozialistak gertatutakoa gaitzetsi du, eta nabarmendu du hori ez dela "kasualitatea", Nafarroan ez ezik, beste hainbat lekutan ere gertatzen ari delako: "Taktika bat da, eskuindarrek eta zenbait komunikabidek ondo antolatutako estrategia bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Albisteak PSN Nafarroa Delituak argazkiak Nafarroako Unibertsitatea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak María Chivite