Unibertsitateko lehen urtean gazteek zalantzak edukitzea guztiz normala da eta sanoa gainera. Aukeratutako graduaren inguruan zalantzak sortzen bazaizkie, entzun egin behar zaie, gelditu, pentsatu eta behar bada aldatu. Drama gehiagorik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia gaur hasi eta aste honetako ostirala bitartean egingo da, eta ezohikoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra bitartean.
Patricia Andres eta Mikel Isla izan dira bi onenak 11.500 hautagairen artean. Gainera, EHUn medikuntzan graduatutako 10 pertsona daude 100 kalifikazio onenen artean.
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du "justifikatuta" dagoela pandemiaren ondorioz "ezohiko egoera" bizi izan duten ikasleek egoera horretara egokitutako azterketa egin behar izatea.
Pilar Alegriaren ministerioak selektibitatearen egitura birplanteatzea proposatu die autonomia-erkidegoei eta unibertsitateei, LOMLOE legearen eskumen-ikaskuntza ezartzeko, hiru ikasturteko trantsizioarekin.
Guztira 3706 ikaslek egingo dituzte probak gaurtik ostegunera bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean eta Tuteran dituen campusetan. Aurten 952 dira azterketak euskaraz egingo dituztenak.
Asteazken honetan hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak. Hiru egunez, azterketak egingo dituzte, eta horiei aurre egiteko, bi urtez lan eta lan ibili dira ikasleak. Ikasteko azken asteburua den honetan, neska-mutilak nola dauden jakin nahi izan dugu.
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
Nafarroako Osasun Sailak ziurtatu duenez, talde zaurgarrienen immunizazio prozesuarekin amaitzen ari da, eta hitzordu berria uztailaren 9tik 14ra bitartean izango da.
Matrikulatutako ikasleetatik, 2.276 emakumeak dira eta 1.593 gizonak. Hizkuntza ereduen arabera, 2.801 ikaslek gaztelaniaz egingo dute proba eta 1.068k euskaraz
Plagioak, sexu jazarpena edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urte arteko kanporatzearekin zigortuko dira. Ministro Kontseiluak gaur onartu du Unibertsitateko Bizikidetzarako lege proiektua.
Golardo garrantzitsuenetariko bat da Europako zientziaren arloan, eta Donostiako zientzialariaren "ikerketa eta irakaskuntza lorpen garrantzitsuak" saritu ditu.
Beriain ondo ezagutzen dute unibertsitatean, bertan lizentziatu baitzen 1999an. Harrezkero, kazetariak fakultatearekin izan duen harremana oso estua izan da.
Nafarroako Opuseko Unibertsitateak abisua eman die bere ikasleei. Zorrotzak izango dira eta unibertsitatetik kanpo ere arauak hausten dituena espedientatu egingo dute.
Datorren ikasturteari begira, ikasgaiak gelan bertan eta online emateko proposamena luzatu du Espainiako Gobernuak. Online segurtasun tartea gordetzea ezinezkoa denean.
Azterketei aurre egin behar diete. Baina, alarma egoera dela eta euretako asko etxera itzuli ziren, beharrezko duten materiala bertan utzita. Orain, baina, ezin dute euren ikasle pisuetara itzuli.
Jardunaldiak antolatu dituzte Nafarroako hiriburuan, arazo horri buruz jarduteko. Iruñeko Artzapezpikutzak ez du parte hartu, gonbidatuta zegoen arren.
Europar Batasuneko hezkuntza ereduan 'brexit'ak eraginik izango ote duen ikusteko dago. Badaezpada ere, euskal unibertsitateek neurriak aurreikusi dituzte.