Politika -

Iruñea

Koldo Martinezek prostatako minbizia duela eta datorren astean ebakuntza egingo diotela azaldu du

Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak sare sozialetan argitaratutako bideo batean azaldu duenez, hilaren 26an ebakuntza egingo diote, eta lanetik kanpo egongo da egun batzuez. "Indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du.

Koldo Martinez.
Koldo Martinez.
Koldo Martinez.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Martinez Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak prostatako minbizia duela iragarri du, eta datorren astean, hilaren 26an, ebakuntza egingo diotela. Egun batzuez lanetik at egongo da, beraz. 

X sare sozialeko bere profilean argitaratu duen bideo batean, Martinezek nabarmendu du martxoaren 27an Iruñeko Udaleko udalbatzak "aurrekontu berriak eta onak onartuko" dituela. 

Bera, ordea, ezingo da batzar horretan egon. Izan ere, bideo horretan azaldu duenez, "duela denbora bat prostatako minbizia" atzeman zioten. "Noski, Bideko Ama Birjina Ospitale ohian jarraipena egin didate, eta, orain nagoen egoeran, beharrezko ikusi dute ebakuntza". 

Zinegotziak azaldu duenez, joko-zelaitik kanpo egongo da egun batzuez, baina "indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du, "Iruñea kohesionatuagoa, justuagoa, askeagoa eta dibertigarriagoa bultzatzen jarraitzeko". "Hori bai, oroz gaindi, ezerk eta inork ez diezagula irribarrea lausotu", esan du, amaitzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Geroa Bai Nafarroa Minbizia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala