Politika -

Nafarroa

Sartagudako alkateak dimisioa eman du, etxeko argindarreko kontadorean iruzurra atzeman eta gero

Argindar konpainiak atzeman du 30 bat auzokidek modu irregularrean zutela konektatuta sarera etxeko argindarra, eta Santos bera da horietako bat.

Ayuntamiento de Sartaguda. Foto: EITB
Ayuntamiento de Sartaguda. Foto: EITB
Ayuntamiento de Sartaguda. Foto: EITB

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sartagudako (Nafarroa) alkateak, Beatriz Santos sozialistak, dimisioa eman du, etxeko argindarreko kontadorean iruzurra egiten ari zela atzeman eta gero.

Santos azken udal hauteskundeak egin zirenetik zen alkate. PSNk 5 zinegotzi lortu zituen hauteskunde horietan, eta EH Bilduk, 4.

Udalaren webgunean publikatutako gutun batean, alkateak adierazi du dimititzea "erabaki zaila" izan dela, eta "barkamena" eskatu du.

Sartagudako herritarrek EFE agentziari azaldu diotenez, argindar konpainiak ikuskapena egin du berriki, eta hor atzeman du 30 bat auzokidek modu irregularrean zutela konektatuta sarera etxeko argindarra. Santos bera ei da horietako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak PSN Nafarroa Iruzurrak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea azken ordukoa