Politika -

EAE-ko hauteskundeak

Lehendakariak hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du

Dekretua bihar, asteartearekin, argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta une horretatik aurrera Eusko Legebiltzarra desegingo dute. Bozak 54 egunen buruan egingo dira, hots, apirilaren 21ean.

Iñigo Urkullu lehendakaria dekretua sinatzen. Argazkia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkulluk Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak apirilaren 21erako deitzeko dekretua sinatu du

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean, 08:00etan, izenpetu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitzeko dekretua. Bozak, jakina denez, apirilaren 21ean egingo dira EAEn. 

Dekretua asteartean argitaratuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean (EHAA), eta orduan desegingo da Eusko Legebiltzarra, abian jarrita bozetarako atzera kontaketa.

Hauteskunde egutegiaren arabera, Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da, eta indar politikoek bost egun (hilaren 13tik 18ra) izango dituzte hautagaitzak aurkezteko. Zortzi egunen buruan argitaratuko dira hauteskunde zerrendak. Kanpaina Pazko ostiralean, apirilaren 5ean, abiatuko da, eta betiko moduan, 15 egun iraungo ditu. Hausnarketa egunaren ondoren, bozak apirilaren 21ean egingo dira. 

Hauteskundeen makinaria martxan jarri bezperan, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zuen helegitea aurkeztu zuela Auzitegi Konstituzionalean Estatuko Etxebizitzaren Legearen aurka "eskumenak urratzen" dituela iritzita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskunde legea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak