Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Galiziako hauteskundeen ondorengoa, Uriarteren hileta eta anbulantzia sektorearen greba

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Rueda eta Prado, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Rueda eta Prado, garaipena ospatzen
Rueda eta Prado, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Galiziako hauteskundeen ondorengoa: Kolore urdina nagusi izan da oraingoan ere Galizian. Duela 43 urte autonomia erkidegoa eratu zenetik, Alderdi Popularrak agindu du 38 urtez, eta igande honetan ospatu diren hauteskundeetan ere popularrentzat izan da garaipena, tarte handiz, gainera. Inkestek aldaketa haizea etor zitekeela aurreikusten bazuten ere, ez da horrelakorik izan.

-  Uriarteren hileta: Begoñako Andre Mariaren Basilikan, Bilbon, azken agurra emango diote gaur Juan Maria Uriarte gotzain emerituari. Uriarte gotzain ordenatu zen lekuan egingo dute, beraz, haren aldeko lehen meza, egungo Bilboko gotzaina den Joseba Segurak gidatuta. 

- Anbulantzia sektorearen greba: EAEn azpikontratatutako osasun garraioko langileek greba mugagabeari ekingo diote gaur, otsailaren 19an, ELAk, LSB-USOk, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k deituta, Osakidetzako langileekin homologatzea eta erosteko ahalmenaren galera berreskuratzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Bilbo albisteak Grebak albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Galizia azken ordukoa Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur Galiziako Xuntaren albisteak gaur Eliza Katolikoa albisteak Alberto Núñez Feijóoren adierazpenak