Politika -

Kartzela politika

Sarek Itxasori erantzun dio ETAko presoei ez zaiela aplikatzen "ohiko legedi normalizatua"

Bestalde, atzo "dozenaka mila pertsona" mobilizatu izanak "salbuespen politiken aurka lan egiten jarraitzeko bultzada" eman ziela azpimarratu du.

Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea. Argazkia: EITB
Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea. Argazkia: EITB
Joseba Azkarraga, Sareren bozeramailea. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataforma Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari zuzendu zaio, eta esan dio ez dela egia ETAko presoei "ohiko legedi normalizatua" aplikatzen dietela. "Salbuespenezko egoeran daude argi eta garbi, eta berak badaki", gaineratu du Sarek.

Bego Atxa eta Joseba Azkarraga bozeramaileek atzoko manifestazio jendetsuaren balorazioa egin dute, eta azpimarratu dute "dozenaka mila pertsona" mobilizatu izanak "salbuespen politiken aurka lan egiten jarraitzeko bultzada" eman ziela.

"Gure egitekoa bultza egiten jarraitzea da, presoak, ohiko espetxe politikan oinarrituta, libre geratu arte", azaldu du.

Milaka lagun bildu dira Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean, Sarek deitutako manifestazioan

Espetxeratuentzat "pribilegiorik" ez dutela eskatzen berretsi ostean, "ad hoc" aplikatzen den legedia amaitzeko eskatu du, ez duelako "inolako zerikusirik euskal gizarteak bizi duen aroarekin".

Denis Itxaso: ''ETAko presoei ohiko legedia aplikatzen zaie, horregatik eman dira pausoak''
Denis Itxaso: ''ETAko presoei ohiko legedia aplikatzen zaie, horregatik eman dira pausoak''
Denis Itxaso: ''ETAko presoei ohiko legedia aplikatzen zaie, horregatik eman dira pausoak''

Horren harira, eta Itxasoren adierazpenen inguruan galdetuta Azkarragak esan duenez, "berak oso ondo daki aplikatzen ari direna ez dela legedi normalizatua, baizik eta Jose Maria Aznarrek gertuko epaitegiei eskumenak kentzeko 2005ean onartutakoa. ETA jardunean zegoen garaian onartu zen, eta ez gaude egoera horretan". Gainera, 40 urteko zigorrak salatu ditu, eta Frantziako espetxeetan betetako zigor urteak kontuan ez izatea.

Bestalde, gradu aldaketen inguruko erabaki judizialen harira esan du "oso zaila" dela "erabakiak errespetatzea erabaki politikoekin kutsatuta daudenean. Politika Auzitegi Nazionalaren atetik sartzen denean, justizia leihotik ateratzen da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Presoak ETA Denis Itxaso Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Espetxe politika Espainiako Gobernua albisteak