Politika -

Araba

Lasa Baik "ez dio uko egiten" Bastidako zentsura-mozioari, baina EH Bilduren argudioak errefusatu ditu

Udalerriaren egoerarekin "zerikusirik ez" duten argudioak erabiliz proposamena justifikatu izana aurpegiratu dio Lasa Baik koalizio subiranistari.

Bastidako Udalaren osaketa. EITBren artxiboko irudia
Bastidako Udalaren osaketa. EITBren artxiboko irudia
Bastidako Udalaren osaketa. EITBren artxiboko irudia

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasa Bai udal talde politikoak, Bastidako (Araba) EAJren zatiketak, EH Bilduri erantzun dio gaur. Joan den asteartean PPko alkatearen aurkako zentsura-mozio bat bultzatzea proposatu zion koalizio subiranistak. "Ez dio uko egiten" horrelako prozedura bat martxan jartzeari, baina udalerriaren egoerarekin "zerikusirik ez" duten argudioak erabiliz proposamen hori justifikatzea aurpegiratu dio koalizioari.

Alderdia utzi zuten EAJko hiru zinegotzi ohik osatutako Lasa Baik ohar baten bidez azaldu duenez, EH Bilduren zentsura-mozio proposamenak "ezustean" harrapatu ditu.

Lasa Baik adierazi duenez, bat egiten du "eskuinak eta eskuin muturrak Estatuko beste leku batzuetan egindako ekintza nazkagarrien" aurka. Hala ere, Bastidako Udalbatzari jokabide horiek leporatzea ez zaio bidezkoa iruditzen.

Alderdi independente horrek zehaztu duenez, zentsura-mozioari "ez dio uko egiten", baina horrelako prozesu bat bultzatzeko arrazoiak "egungo gobernu-taldearen jardueretan" oinarritu behar direla uste du.

"Berriro ere, bulegoen politikak Bastida nahasi du", salatu du. Oraingo honetan herrian "Madrilgo edo Gasteizko parlamentuetako hitzaldietatik ateratako argumentuak" erabiltzea kritikatu du, "herri honetako jendearekin zerikusirik ez duten esparruetan adostutakoak".

Ildo beretik, "berriro ere, alderdi handiek, eskala handiko jarrera politikoek eta pertsonaia politikoek, ezin zaielako pertsona deitu, Bastidan borroka bat libratzea erabaki dute", kritikatu du.

Etxebarrieta Bastidako zentsura mozioaren harira: "Espero dugu aurrera egingo duela"
Etxebarrieta Bastidako zentsura mozioaren harira:  "Espero dugu aurrera egingo duela"
Etxebarrieta Bastidako zentsura mozioaren harira: "Espero dugu aurrera egingo duela"

01:05

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Arabako Errioxa Bastida