Politika -
ZENTSURA MOZIOA
"Iruñea ez dago salgai" lelopean, zentsura mozioaren aurkako kontzentrazioa egingo du UPNk abenduaren 17an
Igandean, 12:00etan, Iruñeko Udaletxe plazan egingo den mobilizazioan parte hartuko duela iragarri du Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak.
AGENTZIAK | EITB Media
Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioaren aurrean, "Iruñea ez dago salgai" lelopean igande eguerdirako kontzentrazioa deitu du UPNk Iruñeko Udaletxe plazan, eta bertan parte hartzera animatu ditu herritarrak.
Elkarretaratzea 12:00etan egingo da Udaletxe plazan, alderdi erregionalistak X sare sozialean iragarri duenez. "Zatoz! Manifestazio zibikoa egingo dugu erabaki honen aurka gaudela erakusteko", dio mezuak.
UPNk zentsura mozioaren kontra iragarritako bi mobilizazioetako bat da igandekoa. Izan ere, bigarrena abenduaren 28an izango da, hain zuzen ere, Iruñeko Udalean mozioa eztabaidatuko duten egunean.
Nafarroako PPk mobilizazio horiek babestuko dituela aurreratu du. Halaber, Iruñera joango dela iragarri du Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak.