Politika -

zentsura mozioa

Ibarrolak "miserable" deitu die sozialistei, "ETAren ondorengoei Iruñeko Alkatetza emateagatik"

Ohi baino kopetilunago, asaldura ezkutatu gabe, gogor egin du Ibarrolak sozialisten aurka eta prentsaurrekoan salatu du ETAren hilketak gaitzesten ez dituen alderdi bati eman diola Iruñeko Alkatetza alderdi sozialistak.

Cristina Ibarrola, Iruñeko alkatea
Cristina Ibarrola, Iruñeko alkatea
Ibarrolak ''miserable'' deitu die sozialistei, ''ETAren ondorengoei Iruñeko alkatetza emateagatik''

0:50

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak adierazi du gaurkoa "egun tristea dela, ez hiriarentzat bakarrik, baita herrialde osoarentzat ere", eta EH Bilduri Alkatetza emango dion zentsura-mozioa aurkeztu ondotik, esan du "PSNk hiria modu miserablean saldu" duela.

Hala, UPNko alkateak prentsaurrean behin eta berriz salatu du ETAren hilketak gaitzesten ez dituen alderdi bati eman diola Iruñeko Alkatetza alderdi sozialistak. Bere udal taldea alboan zuela, egindako bideaz harro eta kontzientzia lasaiarekin doazela ziurtatu du, eta, ohi baino kopetilunago, asaldura ezkutatu gabe, gogor egin du Ibarrolak sozialisten aurka.

Hala, Maria Chivite, Ramon Alzorriz, Santos Cerdan, Elma Saiz eta Pedro Sanchez buruzagi sozialistei dei egin die "Iruñeko kaleetara atera eta herritarrekin aurrez aurre hitz egiteko", eta euren postuak mantetzeko Iruñea saldu izana egotzi die. 

Hauteskunde garaian esan zutenaren kontra, azkenean bai, Joseba Asiron alkate egingo dute, eta hori Ibarrolaren esanetan iruindarrei gezurra esatea da, ekainetik adostutako zerbait dela iritzi baitio. Eta horrekin, ETAren indarkeria gaitzesten ez duen alderdi bati Iruñeko alkate makila ematea arriskutsua da, Ibarrolaren arabera.

Inposaketa eta sektarismoa helduko direla dio EH Bildu Alkatetzan egonda, eta mobilizaziorik deitu ez duen arren, hiritarrei deia egin die kaleetan zentsura mozioari buruz pentsatzen dutena adieraztera.

Zentsura mozioarekin, Cristina Ibarrolaren alkate ibilbide motzari amaiera jarriko zaio. Ekainaren 17an alkate izendatu eta berehala, balizko zentsura mozioari buruzko galderak erantzun behar izan ditu. Beti esan du, ordea, ez zegoela arrazoirik zentsura mozio bat justifikatzeko, eta hiriaren aldeko lan egitea besterik ez zuela buruan.

Egunerokoak, ordea, aurkakoa islatu du; izan ere, Ibarrolak ez du inolako akordiorik lotu ahal izan oposizioarekin, eta ondorioz, 9 zinegotzirekin bakarrik, ezin izan du proiektu garrantzitsurik aurrera atera.

Testuinguru horretan Joseba Asironek hartuko du berriro aginte makila Iruñeko udaletxean. EH Bildu 2015ean iritsi zen Alkatetzara, Joseba Asironekin (2015-2019). 2019an, Navarra Sumak, Enrique Mayarekin (UPN) batera, Alkatetza hartu zuen berriro, eta 2023ko ekainetik UPNko Cristina Ibarrolak egon da agintean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea PSN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Nafarroako PP Cristina Ibarrola