Politika -

Nafarroa

Patricia Fanlo, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari berria Nafarroan

Espainiako Gobernuan Berrikuntzako Estatu idazkari izendatuko duten Juan Cruz Cigudosaren lekua hartuko du Fanlok.

Patricia Fanlo Mateo. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Patricia Fanlo Mateo
Patricia Fanlo Mateo. Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patricia Fanlo Mateok hartuko du gaurdanik Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilaritza Nafarroako Gobernuan, Juan Cruz Cigudosaren ordez.

Izendapenean, Fanloren "aberastasun akademikoa" eta ikerketarako duen gaitasuna nabarmendu ditu Maria Chivite presidenteak. Medikuntzan lizentziaduna eta Osasun Zientzietan doktore da Fanlo. 100 artikulutik gora argitaratu ditu Estatuko zein nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta hainbat erakundeko kide izan da.

Ibilbide politikoan, parlamentari izan zen 2019-2023 legealdian, eta aurretik, Iruñeko Udalean zinegotzi, 2015 eta 2019 bitartean.

Esan bezala, Espainiako Gobernuan Berrikuntzako Estatu idazkari izendatuko duten Juan Cruz Cigudosaren lekua hartuko du Fanlok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroako Alderdi Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua