Politika -

Alderdi Sozialista

Patxi Lopezek sozialisten bozeramaile izaten jarraituko du Kongresuan

Bestalde, Juan Espadas Andaluziako PSOEren idazkari nagusia hautatu dute Senatuko eledun izateko, Eva Granadosen ordez.

Lopez, Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Lopez, Kongresuan.
Lopez, Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari ohi eta Bizkaiko diputatuak sozialisten bozeramaile izaten jarraituko du Kongresuan, PSOEren Batzorde Federaleko zuzendaritzak gaur ebatzi duenez. Goi ganberan, beraz, ez da aldaketarik izan; bai, ordea, behe ganberan. Izan ere, Juan Espadas Andaluziako PSOEren idazkari nagusia hautatu dute Senatuko eledun izateko, Eva Granadosen ordez. 

Bi ganberetako bozeramaileak nortzuk izango diren onartu du gaur sozialisten buruzagitzak. Lopez (Portugalete, 1959) iazko uztailetik dabil eledun zereginetan, Hector Gomezek utzitako karguan. 

Espadas (Sevilla, 1966) Andaluziako erkidegoak hautatutako senataria da. Ohar bidez, 2021eko urritik bozeramaile lanetan ibili den Eva Granadosi egindako lana eskertu dio PSOEk. 

Zuzendaritza Federaleko bozeramailea nor izango den erabakitzeko du PSOEk. Izan ere, orain artekoak, Pilar Alegriak, joan den astetik utzita ditu lanok (Espainiako Gobernuko eleduna da asteartetik).  Iturri sozialistek aurreratu dutenez, pertsona bakar batek baino, baliteke bozeramaile lanak hainbat pertsonen artean egitea, egokitzen den gaiaren arabera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Patxi Lopez Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak