Politika -

PROTESTAK PSOE-REN EGOITZAN

Hiru atxilotu eta Poliziaren kargak, amnistiaren aurka PSOEren egoitza nagusiaren aurrean egindako protestan

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 3.800 pertsona inguru elkartu dira astelehen honetan Madrilgo Ferraz kalean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

0:00

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.800 pertsona inguru elkartu dira bart, PSOEren egoitza nagusian, Madrilgo Ferraz kalean, amnistiaren aurka deitutako protestan, Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Gutxienez hiru pertsona atxilotu dituzte, desobedientzia eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta.

Santiago Abascal Voxeko buruzagiak eta Juan Garcia-Gallardo Gaztela eta Leongo Juntako presidenteordeak parte hartu zuten protestan, eta tentsio uneak bizi izan ziren manifestariak PSOEren egoitzaren aurrean jarritako hesiak botatzen saiatu zirenean.

Poliziak negarra eragiteko gasa eta gomazko pilotak jaurti zituela salatu dute.

Revuelta plataformak, "kristautasunaren baloreak" defendatzen dituen Plataforma 711 ikasle elkartearekin lotura duen erakundeak, deitu zuen atzoko protesta.

Manifestariek Espainiako banderak eta bandera frankistak erakutsi zituzten eta "Sanchez espetxera", "demokrazia deitzen diote eta ez da", eta "ez gaituzte engainatzen, Katalunia Espainia da" leloak oihukatu zituzten, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Madril gaur Azken ordukoa protestak Vox Santiago Abascal albisteak Ultraeskuina Espainiako Amnistia Legea gaur Espainia bideoak