Politika -

MONARKIA

Leonor Asturiasko printzesak Konstituzioaren zina egin du: "Espainiarrei nitaz fidatzeko eskatzen diet"

Kongresuan izan den ekitaldiari bizkar eman diote, besteak beste, euskal alderdi abertzaleek (EH Bildu eta EAJ), eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Maria Chivite Nafarroako presidentea, aldiz, joan da zeremoniara.

Leonor printzesa Konstituzioari zin egiten, Francina Armengol Kongresuko presidentearen aurrean. EFE
Leonor printzesa Konstituzioari zin egiten, Francina Armengol Kongresuko presidentearen aurrean. EFE
Leonor printzesa Konstituzioari zin egiten, Francina Armengol Kongresuko presidentearen aurrean. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leonor Asturiasko printzesak Konstituzioaren zina egin du astearte honetan, eta beharrezkoa balitz, Espainiako Erregina izateko prest da gaurtik. 18 urte bete dituen egunean egin du juramentua, legeak jasotzen duen moduan.

Zin egitearen ondotik, Felipe VI.a Espainiako erregearen alabak "errespetuz eta leialtasunez" Espainia zerbitzatzeko konpromisoa hartu du, eta espainiarrei "konfiantza" eskatu die. "Gaurtik, espainiar guztien zerbitzura nago, eta une oro errespetuz eta leialtasunez egongo naiz guztien zerbitzura, ez baitago hori baino harrotasun handiagorik", esan du.

Kongresuan zein Senatuan izan diren ekitaldiei bizkar eman diete, besteak beste, euskal alderdi abertzaleek (EH Bildu eta EAJ), eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Maria Chivite Nafarroako presidentea, aldiz, joan da zeremoniara.

ERC, Junts eta BNGko ordezkariek ere ez dute parte hartu, ez eta Pere Aragones Generalitateko presidenteak ere. Huts egin du Maria Jose Saenz de Buruaga Kantabriako presidenteak ere, bere Gobernuak gaur osoko bilkura zuelako, datorren urteko aurrekontua onartzeko.

Zeremonian, besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak eta Francina Armengol eta Pedro Rollan Kongresuko eta Senatuko buruak, hurrenez hurren, hartu dute parte. Espainiako Exekutiboko ordezkarien artean parte hartu ez dutenen artean, nabarmenenak, Irene Montero, Jone Belarra eta Alberto Garzon ministroak izan dira.

Bere hitzaldian, Sanchezek esan du Leonor printzesak Gobernuaren "leialtasun" osoa duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Espainia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak