Politika -

Espainiako Gobernua

Felipe VI.a erregea Sanchezekin eta Feijoorekin bildu da bigarren bilera-errondan

Felipe VI.ak 10:00etan hartu du Pedro Sanchez PSOEko presidentegaia, eta ordubete geroago Nuñez Feijoo PPko buruarekin bildu da.

Felipe VI.a eta Sanchez. Argazkia: EFE.
Felipe VI.a eta Sanchez. Argazkia: EFE.
Felipe VI.a eta Sanchez. Argazkia: EFE.

0:10

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10:00etan hasi da Pedro Sanchezen eta Felipe VI.a Erregearen arteko bilera Zarzuela Jauregian, Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin ondoren Espainiako Gobernurako hautagai berria izendatzeko bigarren bilera-sortaren barruan. 

Atzo, astelehena, UPNrekin, CCrekin, EAJrekin, Sumarekin eta Voxekin hasitako elkarrizketen ostean, estatuburuak erabaki behar du Sanchez izendatu ala ez gobernua osatzeko hautagai, eta itxura guztien arabera, erronda hau amaitutakoan, Pedro Sanchez izendatuko du inbestidurarako hautagai.

PSOEko idazkari nagusiak adierazi duenez, bere alderdiaren (121 eserleku) eta Sumarren (31 eserleku) arteko koalizio gobernu baten bidez lortu nahi du berriz ere hautagai izatea.

Hala ere, Yolanda Diaz Sumarreko buru eta Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteordeak atzo Felipe VI.arekin bildu ostean ohartarazi zuen PSOErekiko ituna "heldugabe" dagoela gaur gauzkoz: "Akordio hori lortzetik urrun gaude".

Erregearekin elkarrizketa egin zuten gainerako agintari politikoak ez bezala, Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak ez zuen komunikabideeen aurrea bileraren nondik norakoak azaldu, eta komunikatu batean soikik zehaztu zuen bilerak 40 minutuko iraupena izan zuela.

Sumarren eta EAJren botoez gain, Juntsen, ERCren, EH Bilduren eta BNGren botoak behar ditu Sanchezek, baina ez dute monarkarekin elkartu nahi izan, abuztuaren 21ean eta 22an egin zuten moduan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Albisteak PPko presidentea