Politika -

U23

Gobernu progresista edo hauteskundeak errepikatzea, U23ak utzi dituen bi aukera bakarrak

Sanchezek irauli egin ditu berriz inkesta guztiak, eta Feijoo Moncloatik urrun geratu da, bozkatuena izan bada ere.

U23ak margotu duen mapa politikoa.
U23ak margotu duen mapa politikoa.
U23ak margotu duen mapa politikoa.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrek atea itxi diote eskuinaren balizko gobernuari, eta bi aukera baino ez dituzte utzi mahai gainean: gobernu progresista osatzea berriz edo bozak errepikatzea.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko hautagaiak ezustea eman du berriro, azken hilabeetako inkesta guztiak iraulita. Izan ere, PPk irabazi ditu hauteskundeak, baina garaipena oso estua izan da, eta Moncloatik urrun geratu da. 

Hori bai, Sanchezek are zailagoa izango du orain koalizio gobernua errepikatzea, JxCat erakarri beharko baitu inbestidura blokera. Eta alderdi kataluniarraren lehen adierazpenak entzunda, badirudi bide malkartsua izango dela: "Ez dugu Pedro Sanchez presidente egingo ezerezen truke".

Eta Juntsen babesa lortuko ez balu? Aritmetika politikoak blokeo egoera aurreikusten du Sanchezen inbestidura saiakerak porrot egiten badu, eta hauteskundeak errepikatzea izango litzateke ondorioa. Noiz, eta Gabonetan, seguru aski.

Epeak abuztuaren 17an hasiko dira. Egun hartan, Kongresu berria osatzeko saioa egingo dute, eta horren ostean, litekeena da inbestidura saioa abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran egitea.

Kale egingo balu, alderdiek bi hilabeteko epea izango lukete beste saiakera bat egiteko. Horrenbestez, urriaren hasieran blokeo egoerak bere horretan jarraituko balu, eta hurrengo bi hilabeetan alternatiba bideragarririk adostu ezean, azaroan Gorteak desegin egin beharko lituzkete, eta 47 egunen buruan hauteskundeak egin beharko lirateke. Hau da, Gabonetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP Hauteskunde orokorrak Pedro Sánchez EH Bildu PSE-EE Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Senatua Sumar Mugimendua