Politika -
M28
Nolako eragina izango du EAJren eta PSE-EEren arteko itunak udaletan?
Hauek dira bi alderdien arteko akordioaren ondorioz EAJren edo PSE-EEren esku izango diren alkatetzak.
EITB Media
EAJk gutxienez EAEko 81 herritan gobernatuko du, eta PSE-EEk 12tan, bi alderdiek ostiral honetan itxitako akordioaren ondorioz.
Araban, EAJk 18 udaletan du gehiengo osoa, eta beste bitan ere lortuko du Alkatetza PSE-EEren babesari esker. Alderdi Sozialistak, aldiz, herri batean aginduko du gehiengo osoz, eta beste batean jeltzaleen babesarekin.
Bizkaian, alderdi jeltzaleak 38 herritako Alkatetzak eskuratuko ditu gehiengo osoz, eta sozialistekin sinatutako akordioak beste 14 emango dizkio. Era berean, PSE-EEk udal bat gobernatuko du gehiengo absolutoaz, eta hirutan jeltzaleekin batera.
Gipuzkoan, EAJk hiru Alkatetza bereganatuko ditu gehiengo osoz, eta beste sei PSE-EErekin. Gainera, sozialistek bi izango dituzte gehiengo osoz, eta beste lau jeltzaleekin itxitako itunaren ondorioz.
Beste zenbait herritan, hala nola Gasteizen, Durangon eta Getxon, EAJk eta PSE-EEk PPren babesa ere beharko dute.
Hauek dira jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa duten herriak (gehiengo osoa alderdi horietako bakar baten esku dauden udalak kenduta), eta nork gobernatuko duen horietan:
ARABA
Amurrio (EAJ)
Legutio (EAJ)
Iruña Oka (PSE-EE)
BIZKAIA
Abanto (EAJ)
Balmaseda (EAJ)
Barakaldo (EAJ)
Basauri (EAJ)
Berango (EAJ)
Berriz (EAJ)
Bilbao (EAJ)
Erandio (EAJ)
Ermua (PSE-EE)
Leioa (EAJ)
Mungia (EAJ)
Muskiz (PSE-EE)
Ortuella (EAJ)
Santurtzi (EAJ)
Sestao (EAJ)
Trapagaran (PSE)
Zornotza (EAJ)
GIPUZKOA
Eibar (PSE-EE)
Elgoibar (EAJ)
Donostia (EAJ)
Irun (PSE-EE)
Lasarte (PSE-EE)
Legazpi (EAJ)
Urnieta (EAJ)
Urretxu (EAJ)
Zarautz (EAJ)
Zumarraga (PSE-EE)