Politika -

Abiadura handiko trena

Urkullu: "Europak ezin du onartu bere trenbide lotura kapritxoen menpe egotea"

Lehendakariak jakinarazi du asteon bertan beste eskutitz bat bidali diela Espainiako eta Frantziako presidenteei, urtarrilean biek egin zuten goi bileraren aurretik egin bezala. AHTaren lotunea azkartzeko eta mugaz gaindiko estrategia komun bat garatzea galdegin die, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur  salatu duenez, "Frantziako eta Espainiako estatuak ez dituzte betetzen Arku Atlantikoaren trenbide-loturaren inguruko konpromisoak", eta Bordele-Akize konexioa 2042rako atzeratzeak eta Akize eta Hendaia lotzeko "datarik ez jartzeak" hartutako konpromisoak nabarmen haustea dakar, eta Frantziako Gobernuaren inkongruentziak agerian uzten ditu". "Europak ezin du onartu bere trenbide-lotura, kontinenteko apusturik garrantzitsuenetako bat, estatu kide baten apeten mende egotea", defendatu du.

Lehendakariak bigarrenez idatzi die Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez Frantziako eta Espainiako presidenteei Arku Atlantikoaren eskakizunak eta bi buruzagiek euren goi bileran hartutako konpromisoak gogorarazteko. 

Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean, kontrolerako saioan, jakinarazi du asteon bertan beste eskutitz bana bidali diela, besteak beste, AHTa Akizera heltzeko data aurreratzeko eskatuz. Hori izan zen, hain justu, Arku Atlantikoa osatzen duten lau erkidegoetako buruek astelehenean Ajuria Enean egindako bileran zehaztutako lehentasun eta aldarrikapenetako bat.

Ardatz atlantikoaren garapenik ezarekin kezkatuta, Urkulluk eskutitza idatzi die Sanchezi eta Macroni
Ardatz atlantikoaren garapenik ezarekin kezkatuta, Urkulluk eskutitza idatzi die Sanchezi eta Macroni
Ardatz atlantikoaren garapenik ezarekin kezkatuta, Urkulluk eskutitza idatzi die Sanchezi eta Macroni

1:35

Aurrez ere idatzi zien Urkulluk Macroni eta Sanchezi, urtarrilean Bartzelonan egin zuten goi bileraren atarian. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur argitu duenez, biek ala biek erantzun zioten, Macronek konpromisorik hartu ez bazuen ere. 

Gaiaren inguruan PP+Cs eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek egin dioten galdera banari erantzunez lehendakariak esan duenez, "Europak ezin du onartu bere tren lotura, Batasunaren apustu garrantzitsuenetakoa", "Estatu kide baten kapritxoen menpe egotea" (aipatu gabe, Frantzia gogoan hartuta). 

"Gai delikatua da eta ezin da hainbeste aldaketarekin eta inprobisaziorekin jardun, ez da serioa", azpimarratu du. Gogorarazi duenez, Atlantikoko korridoreak "atzerapen zerrenda luzea" du. 

Lehendakariaren aburuz, beste atzerapen bat —Akizera heltzeko data 2030etik 2042ra berandutu du Frantziak— hartutako konpromisoak "larriki urratzea" litzateke, eta Frantziako Gobernuaren "inkongruentzia" agerian utziko luke. 

Horren aurrean, Urkulluk azaldu du Arku Atlantikoko lau erkidegoek "oso gauza erraza" eskatu dutela: "Europako Batzordeak onartutakoa betetzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Frantzia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Emmanuel Macron Frantziako Gobernua