Politika -

navarra sumaren haustura

UPNren Kontseilu Politikoak hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakia babestu du

Hala, alderdiaren zuzendaritzak astelehen honetan hartutako erabakia berretsi dute.

Javier Esparza, UPNko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Javier Esparza, UPNko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Javier Esparza, UPNko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNren Kontseilu Politikoak berretsi egin du alderdiko zuzendaritzak datorren maiatzeko udal eta autonomia hauteskundeetan bakarrik parte hartzeko astelehenean hartutako erabakia.

2019ko hauteskundeetarako UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatu zuten Navarra Suma koalizioari amaiera ematen dion akordioak zuzendaritza erregionalistan baino babes txikiagoa izan du Kontseilu Politiko honetan, bertan aho batez babestu baitzen Javier Esparza presidenteak bultzatutako proposamena.

Esparzak estrategia politikoa aldatzeko erabili duen arrazoia da UPNk bakarrik boto gehiago lortuko dituela, Maria Chivite Nafarroako presidente eta PSNko idazkari nagusiak EH Bildurekin duen elkarrizketa eta akordio politikarekin bat ez datozen sozialistak erakartzea espero baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP UPN Hautagaiak Jose Javier Esparza Nafarroako Hauteskundeak emaitzak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Navarra Suma