Politika -

EH Bai

Datozen lau urtetarako bide orria eta zuzendaritza taldea aurkeztu du EH Bai-k

Aurrenekoz hauteskundeetara aurkeztu zenetik 15 urte pasa direnean, orain arteko ibilbideari segida emango diotela azaldu dute gaur koalizio abertzaleko kideek Baionan egin duten biltzarrean. Nikolas Blain izango da koordinatzaile orokorra eta Mathilde Hary, bozeramailea.

EH Bai koalizioaren zuzendaritza berria, gaur, Baionan. Argazkia: @EHBai (Twitter)
EH Bai koalizioaren zuzendaritza berria, gaur, Baionan. Argazkia: @EHBai (Twitter)
EH Bai koalizioaren zuzendaritza berria, gaur, Baionan. Argazkia: @EHBai (Twitter)

Aitor Sagarzazu | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresua ospatu du gaur EHBai Ipar Euskal Herriko koalizio abertzaleak. 15 urte igaro dira estreinakoz hauteskundeetara aurkeztu zirenetik Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, eta gaur datozen lau urteetarako bide orri politikoa eta etorkizuneko erronkei helduko dien zuzendaritza berria aukeratu dituzte. 

200 kide inguru elkartu dira Baionako Elkarteen Etxean eta aho batez onartu dute datozen lau urteetarako (2022-2026) bide orri politikoa. Orain arte egindakoa eskertuta, ibilbideari jarraipena emango diotela azaldu dute. 

Bide orrian Euskal Herrian erabakiak hartzeko beharraz mintzo dira, horregatik, hurrengo hitzordu garrantzitsuenak Senatuko eta Europako hauteskundeak izango dira, baina batez ere 2026ko Udal Hauteskundeak.

Bitartean aldarrikapen nagusi bihurtuko da Euskal Hirigune Elkargoa "gainditu" eta estatu bereziko kolektibitatea sortzea. Nicolas Blain, EH Bai-ko koordinatzaile orokorrak azaldu duenez, erronka nagusiena da "arlo instituzionalean dugun hirigune elkargoaren etapa gainditzea eta 2026ko herriko eta elkargoko hauteskundeetara begira, lehen mailako aldarrikapena izatea hori". 

13 lagunek osatuko dute EH Bairen zuzendaritza berria eta talde gaztea izango da, 38 urte baitituzte bataz beste kideek. Nikolas Blain, koordinatzaile orokorra izango da eta Mathilde Hary, bozeramalea. Zuzendaritza taldea osatuko duten gainerako kideak honakoak dira: Itxaso Cuevas, Xabi Thicoipe, Ibai Agirrebarrena, Lola Garcia, Jon Irazola, Gaby Arestegui, David Lannes, Xabi Larralde, Nerea Peponnet, Mattin Etcheverry, Mikaël Treilhaud Daramy.

Hegoaldean EH Bildurekin elkarlanean jarraitzeko engaiamendua ere berretsi dute, eta hala esan du Maddalen Iriartek ere EH Bildutik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea argazkiak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea