Politika -

soldatak

Hiru ahaldun nagusiek Pedro Sanchezek baino gehiago kobratu zuten iaz

Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.

Hiru ahaldun nagusiak EFEren artxiboko irudi batean
Hiru ahaldun nagusiak EFEren artxiboko irudi batean
Hiru ahaldun nagusiak EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baino soldata handiagoa izan zuten 2021ean. Zerrendaren gorenean Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, iaz 112.250,60 euro jaso baitzituen. Sanchezek, berriz, 84.845,16 euroko soldata izan zuen. 

Hala jazo da Lurralde Politikako Estatu Idazkaritzak kudeatzen duen Administrazioko Lanpostuen Soldaten Informaziorako Sisteman (ISPA). Rementeriaren atzetik, Nuria Marin Bartzelonako Diputazioko presidentea dago, 2021ean, 106.916,74 euro kobratu baitzituen.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak 101.392,35 euroko soldata izan zuen, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, aldiz, 88.590,49 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Pedro Sánchez bideoak Ekonomia Unai Rementeria EAJ Arabako Ahaldun nagusia Eguneko albisteak Albisteak Soldatak gaur Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak