Politika -

Foru Erkidegoa

Nafarroako Gobernuak eta Ahal Duguk 2023ko aurrekontuetarako akordioa itxi dute

Begoña Alfaro indar morearen koordinatzaileak aitortu duenez, akordioan "apurren bat galdu dugu" eta "ezin dugu esan horiek izango direnik guk sinatuko genituzkeen aurrekontuak".

Begoña Alfaro alderdi morearen koordinatzailea (ezkerrean). Argazkia: EFE
Begoña Alfaro alderdi morearen koordinatzailea (ezkerrean). Argazkia: EFE
Begoña Alfaro alderdi morearen koordinatzailea (ezkerrean). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eta Ahal Duguk 2023ko aurrekontuak onartzeko akordioa lortu dute, Begoña Alfaro alderdi morearen koordinatzaileak iragarri duenez.

Hala ere, nabarmendu duenez, "azken hitza Nafarroako Herritar Kontseiluak izango du, eta bertan proposatuko dut baiezko botoa ematea, bai negoziazioko azken ordu hauetan lortutako akordioengatik, bai erantzukizun sozialari dagokionez, urte oso zail baterako aurrekontuetan, non Europako laguntzetan milioi asko dauden jokoan".

Alfarok aitortu duenez, akordioan "apurren bat galdu dugu" eta "ezin dugu esan horiek izango direnik guk sinatuko genituzkeen aurrekontuak".

Podemoseko koordinatzaileak azaldu duenez, akordio bat itxi dute 14.500 euro gordin baino gutxiagoko errentek Errenta Aitorpena egin behar ez izateko, egun mugan 12.600 euroan dagoelako.

Bestalde, "pentsioen sistema publikoaren aurrean kenkari handienak dituzten pentsio plan pribatuak sustatzeko Exekutiboaren asmoa geldiaraztea" lortu dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Nafarroako Aurrekontuak