Politika -

Espioitza politikoa

'Pegasus' programarekin egindako espioitza kasuei buruzko azalpenak emango ditu Sanchezek gaur Kongresuan

Kataluniako hamarnaka politikari independentista zelatatu zituzten Pegasus programaren bidez, tartean Pere Aragones Generaliateko presidentea. Espioitza kasu horiek eragindako krisi politikoaren baitan, Espainiako Inteligentzia Agentziako zuzendaria kargugabetu zuten.

Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du ostegun honetan Kongresuan, 'Pegasus' programa informatikoaren bidez egindako espioitza kasuei buruz azalpenak emateko.

Kataluniako hamarnaka politikari independentista zelatatu zituztela argitara atera zuen komunikabide batek joan den apirilean, eta informazio horrek hautsak harrotu zituen. Krisi politiko horren baitan, Paz Esteban Espainiako Inteligentzia Agentziako (CNI) zuzendaria kargutik kendu zuten.

Sanchezen agerraldia oposizioko taldeek eskatu zuten. Eztabaida monografikoa izango da eta goizeko 09:00etan abiatuko da.

Kataluniako eta Euskal Herriko 60 bat politikari zelatatu zituzten, tartean Pere Aragones Generalitateko presidentea edo Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia, eta horri buruzko azalpenak eskatuko dizkiote.

Halaber, Espainiako Gobernuko zenbait kideren sakelako telefonoak ere espiatu zituzten, besteak beste, Sanchezena, Margarita Robles Defentsa ministroarena eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministrorena. Beraz, kasu horiei buruzko argibideak emango dituela espero da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika EAE albisteak Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pegasus auzia