Politika -
85. urteurrena
Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du Gernikako bonbardaketari buruz
Gainera, gaur, Espainiako Gobernua bonbardaketa oroitzeko ekitaldian izango da lehen aldiz.
I.G. | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuak bat egingo du Gernikako bonbardaketaren 85 urteurrenarekin. Alde batetik, ordezkaritza bidaliko du Bizkaiko herrian egitekoa den ekitaldira, eta, bestetik, Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du.
Denis Itxaso Espaniako Gobernuak EAEn duen ordezkariak honakoa esan du Twitterren: "Gaurkoan Gernikan egongo gara, Memoria Demokratikorako Estatu Idazkariarekin batera, duela 85 urte gertatutakoa oroitzeko eta sarraski haren biktima guztiak omentzeko. Horren harian, Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du gaur".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea