Politika -

NA+ koalizioaren ekimena

Nafarroako Parlamentuak ez du Santos Indurain eta Carlos Artundo gaitzesteko mozioa onartu

Mozioak Navarra Suma koalizioaren aldeko botoak baino ez ditu jaso; PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra kontra agertu dira, eta EH Bildu abstenitu egin da.

Santos Indurain Osasun konsteilaria Nafarroako Parlamentuan. Irudia: EiTB Media
Santos Indurain Osasun konsteilaria Nafarroako Parlamentuan. Irudia: EiTB Media
Santos Indurain Osasun konsteilaria Nafarroako Parlamentuan. Irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santos Indurain eta Carlos Artundo "Osasun kontseilaria eta Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusia politikoki gaitzesteko" proposamena atzera bota du Parlamentuak. "Norabiderik gabeko kudeaketa" leporatu dio Navarra Suma eskuineko koalizioak.

Mozioak Navarra Suma koalizioaren aldeko botoak baino ez ditu jaso; PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra kontra agertu dira, eta EH Bildu abstenitu egin da.

Cristina Ibarrolak (NA+) adierazi du herritarrak osasun sistemaren egoerarekin "nazkatuta" daudela, "kudeaketa txarraren ondorioak pairatzen ari direlako". Egoerari buelta ematea "zaila" izango dela eta horretarako "kudeaketa eta pertsonak" aldatzea ezinbestekoa izango dela iritzi dio.  

Patricia Fanlok (PSN), berriz, osasun sektoreko langileen lana azpimarratu du, pandemiako lehen lerroan egoteagatik.

Ana Ansak (Geroa Bai) zehaztu du osasun zerbitzuaren egoera larria "duela urte asko sortu ziren arazo estrukturalen ondorio" dela.

Txomin Gonzalezek (EH Bildu) azaldu du gaitzespen mozioaren aurrean abstentzioaren alde egin duela koalizioa subiranistak, hobetzeko asko dagoela uste dutelako. "Mozioak ez du ekarpenik egiten bide horretan", erantsi du.

Ildo beretik aritu da Mikel Buil (Podemos), eta kontseilariari esan dio ez dutela bakarrik utziko.   

Marisa de Simonek (I-E) ere bere babesa agertu dio Induraini, desadostasunak dituztela aitortu arren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Navarra Suma María Chivite