Politika -

PRESOAK

Foro sozialak positibotzat jo du EPPKko presoen Euskal Herriratzea baina "erritmo motelaz" ohartarazi du

Azkena iragarritako zazpi gerturatzeekin, ETAko presoen % 51 Martutenen (Gipuzkoa), Basaurin (Bizkaia), Zaballan (Araba) eta Iruñean (Nafarroa) egongo dira.

Basauriko espetxea, google mapsekin ikusita.
Basauriko espetxea, google mapsekin ikusita.
Basauriko espetxea, google mapsekin ikusita.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozial Iraunkorrak positiboki baloratu du ETAko zazpi preso Euskal Herrira hurbilduko dituztela jakinaraziz, aste honetan egindako iragarpena. Hala, gogorarazi du Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak eta Lakuako Gobernuko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak iragarritako lekualdaketa horiek gauzatzen direnean, EPPKko presoen erdia EAEko eta Nafarroako espetxeetan egongo direla.

Dena dela, "fase honetan egiten ari diren lekualdatzeen erritmo motelean" jarri nahi du arreta Foro Sozialak. "Inplikatutako alde guztiek etapa hau aldi baterako dela ulertzen dute, eta beraz, lekualdatzeak ezin dira tantaz tantakoak izan, eta ezin da egon Madrilen eztabaida politikoan eta etengabeko krispazioaren mende. Irmoki ekin behar zaio gaiari, arrazoizko epe batean eta modu iraunkorrean" adierazi du komunikabideetara igorritako oharrean.

Foro Sozial Iraunkorrak uste du "premiazkoa eta zentzuzkoa" dela fase hori gainditzea eta plataformak adierazi du "preso guztiek EAEko eta Nafarroako espetxetan zigorra betetzeak" aukera emango lukeela "presoen auziari konponbide integrala ematea, baldintza hobeetan".

Horretarako, bi gako lortu behar direla aipatzen du oharrak: "presoei ezartzen zaien salbuespeneko legea gainditzea eta araudi arrunta aplikatzea" eta "birgizarteratze-plan orokor bat definitzea, erakunde publikoek gidatua eta hainbat eragilerekin adostua (presoak barne)".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin