Politika -

Lan-erreforma

Mendia: "Hitzarmen autonomikoen nagusitasuna amaiera ona izango litzateke lan-erreformarentzat"

"Historikotzat" jo du akordioa, "aparteko balioa" duelako eta "mahai gainean zeuden konpromiso guztiak betetzen" dituelako.

Idoia Mendia. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Idoia Mendia
Mendia: "Tramitazioan aurrerapausoa ematea garrantzitsua izango litzateke Euskadiko bake soziala mantentzeko"

0:12

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ustez, "hitzarmen autonomikoen nagusitasunak amaiera ona emango lioke Espainiako Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin adostutako lan-erreformari.

Mendiak "historikotzat" jo du Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lan-erreformaren inguruan lortutako akordioa, "inoiz egin ez den moduan" egin delako, patronalaren eta sindikatuen adostasunarekin.

Lehendakariordeak adierazi duenez, akordioaren edukia "oso positiboa" iruditzen zaio, eta Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak Mariano Rajoyren lan-erreformaren "alderdi kaltegarrienak" bertan behera uzteko hartutako konpromisoa betetzen du.

Bere ustez, horrela, "mende honen mailako lan-erregulazioa" izango da. Izan ere, "langileei eskubideak itzultzen dizkie, negoziazio kolektiboari balioa ematen dio, eta, beraz, sindikatuen zereginari ere bai, eta enpresaburuei babesa ematen die XXI. mendeko krisiari aurre egiteko tresnak izan ditzaten", adierazi du.

PPren lan-erreforma ez "indargabetzeagatik" itunak jaso dituen kritikei dagokienez, "arau berri batek beti aurreko araua indargabetzen du", azaldu du. "Beraz, lan-erregulazioak eduki berriak hartzen dituen alderdietan, aurrekoa indargabetuta geratzen da", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainiako Gobernua Idoia Mendia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak