Politika -

URRIAREN 18KO ADIERAZPENA

Urkulluk uste du EH Bilduren eta Sorturen adierazpena "aurrerapauso bat" dela, baina ez dela nahikoa

Lehendakariaren iritzian, ezker independentistak ETAren biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "positiboa" eta "beharrezkoa" da. Alabaina, "indarkeriaren erabilerari eta justifikazioari buruz" ezer esan ez dutela kritikatu du.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Urkullu: 'Sortuk ez du baloraziorik egin biktimen mina eragin zuen indarkeriaren inguruan'

0:58

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta Sortuk ETAren biktimek jasandako mina aitortu dute eta sufrimendu horrek ez zuela "inoiz gertatu behar" azpimarratu dute. Arnaldo Otegik eta Arkaitz Rodriguezek agerraldia egin dute gaur goizean Aieteko Jauregian, Donostian, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren jarduera amatuaren amaieratik 10 urte igaro direnean.

Arratsaldean Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean, Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du ezker independentistak biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "aurrerapauso bat" dela, "beharrezkoa eta positiboa".

Alabaina, lehendakariak kritikatu du ez dutela inolako baloraziorik egin "indarkeriaren erabilpenari eta justifikazioari buruz".

Halaber, urrats hori emateko modua deitoratu du, Aieteko adierazpenaren 10. urteurrenean egin izanagatik eta agiri horretan gatazka politikoari lotutako beste hainbat puntu aipatzeagatik.

"10 urte geroago, lurreratze-pista hau ez zen beharrezkoa. Ez zen beharrezkoa bost puntuko adierazpen bat egitea eta adierazpen hori gatazkaren arrazoiak konpondu gabe daudela esanez amaitzea", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Berriak Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Sortu Eusko Jaurlaritza ETA EH Bildu Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimak