Politika -
Presoak
Espetxeetako Zuzendaritzak sei euskal presoren lekualdatzea iragarri du
Iker Olabarrieta eta Asier Arzallus Sevillatik Logroñoko espetxera eramango dituzte, eta Iratxe Yanez Asturiastik Zaballara.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Espetxeetako Zuzendaritzak beste sei euskal preso lekualdatuko dituela jakinarazi du ostiral honetan.
Iker Olabarrieta eta Asier Arzallus Sevillatik Logroñoko espetxera eramango dituzte, eta Iratxe Yanez Asturiastik Zaballara.
Andoni Goikoetxea Dueñaseko (Palentzia) kartzelatik El Duesora (Kantabria) lekualdatuko dute, eta Juan Luis Agirre Zuerako (Zaragoza) espetxetik Soriara.
Horrez gain, Espetxeetako Zuzendaritzak iragarri du Valentina Liliana Morisoli Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko kidea Madrilgo Acala-Mecotik Zaballako espetxera ekarriko dutela. 2020ko azaroaren 18an sartu zuten kartzelan eta epaiketaren zain dago oraindik.