Politika -

Covid-19

EH Bilduk EAEko alarma egoeraren amaierari buruzko txosten juridikoa eskatu du

Koalizioaren ustez, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" da.

Maddalen Iriarte. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Maddalen Iriarte
Maddalen Iriarte. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media | Agencias

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk txosten bat eskatu die Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei, alarma egoeraren amaierak EAEn izango lituzkeen ondorioei buruzkoa. Gainera, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako antipandemia legearen aurrean euskal instituzioek izango duten erabakitzeko ahalmenari buruzko informazioa nahi dute.

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak argitu duenez, Pedro Sanchezek iragarritakoa betez gero, "ezinegon legal" egoerara bultzatuko du gizartea. Hala, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" dela azaldu du. Izan ere, Iriarteren esanetan, EAEn ez dago egoerari aurre egiteko legezko baliabide  nahikorik.

"Burujabetza behar dugu. Ezinezkoa da beti jendea babesteko zirrikitu bila aritzea", azaldu du. Ildo beretik, EH Bilduk alarma egoeraren bukaerari buruzko txostena eskatu die Legebiltzarreko zuzenbide zerbitzuei. Idatziaren funtsaz baliatuko dira etorkizuneko neurri murriztaileen nondik norakoak ezagutzeko eta Ganbaran proposatu berri den antipandemia legea "jokoz kanpo" geldituko ote den argitzeko.

"Dudak argitzea beharrezkoa" dela berretsi du Iriartek eta iragan asteartean EAJk eta PSE-EEk proposamena baztertzea tamalgarria dela azaldu du. Datorren astean jarriko du EH Bilduk mahai gainean berriz proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Pedro Sánchez EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Koronabirusa Alarma egoera