Politika -

Diputatuen Kongresua

Roblesek ez du Zaldibarri buruzkoa zuzendu, baina babesa helarazi dio Jaurlaritzari

Espainiako Defentsa ministroak azpimarratu duenez, une honetan "garrantzitsuena elkartasuna, enpatia eta, batez ere, Alberto eta Joaquinen familienganako maitasuna eta babesa adieraztea da".

Margarita Robles Defentsa ministroak Diputatuen kontrol saioan parte hartu du gaur. Argazkia: EFE.
Margarita Robles Diputatuen Kongresuko kontrol saioan parte hartzen
Roblesek ez du Zaldibarri buruz esanadakoa zuzendu, baina Jaurlaritza ''babestu'' du

2:49

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak bere hitzak zuzentzea saihestu du, Larrialdietako Unitate Militarrak duela urtebete Zaldibarko zabortegiaren lur-jausian parte hartu ez izanaren inguruan, baina Eusko Jaurlaritzari "babesa eta enpatia" helarazi dizkio.

"Ezin dut ulertu leku batzuetan Larrialdietako Unitate Militarra ezin dela etorri esatea, baina, agian, duela urtebete esku hartu izan balu, gorpu bat ez legoke leku batean", esan zuen duela astebete Roblesek aldizkari baten aurkezpenean. Hitz horiek Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren protesta eragin zuten, eta berehalako zuzenketa eskatu zioten.

Asteazken honetan, Joseba Agirretxea EAJko diputatuak berriro eskatu dio bere hitzak zuzentzea Kongresuko kontrol saioan, eta Roblesek bere adierazpenak errepikatzea eta zuzenketa bat egitea saihestu du.

Diputatu jeltzaleak "tamalgarritzat" jo ditu bere adierazpenak, "fribolitatez eta harropuzkeriaz beteak", eta "dramatikoak ez balira, patetikoetan geratuko lirateke", eta zuzendu ez izana aurpegiratu dio, Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala.

"Gaitzesgarriena da ez duela arrazoirik eta argudiorik eman baieztapen eta akusazio hori egiteko", esan dio ministroari, eta UMEk zer egingo zukeen esateko eskatu dio.

Bere erantzunean, Roblesek ez du alderdi hori argitu eta "Eusko Jaurlaritzak sufritzen dutenengan pentsatu duela" eta "bere esku dagoen guztia egin duela" esan du.

"Une honetan garrantzitsuena zabortegian lan egiten dutenekiko elkartasuna, enpatia eta babesa da; baita zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzarekin, euskal administrazioekin eta, batez ere, Alberto eta Joaquinen familienganako maitasunarekin eta babesarekin", erantzun du ministroak gertakarian hildako bi langileak aipatuz.

BIDEOA: "UMEk Zaldibarren esku hartu izan balu, agian ez litzateke gorpurik egongo"

Robles: 'UMEk Zaldibarren esku hartu izan balu, agian ez litzateke gorpurik egongo'
Robles: 'UMEk Zaldibarren esku hartu izan balu, agian ez litzateke gorpurik egongo'
Robles: 'UMEk Zaldibarren esku hartu izan balu, agian ez litzateke gorpurik egongo'

0:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Luiziak Durangaldea