Politika -

Auzitegi Nazionala

Kartzelatu egin dute Itxaso Zaldua ETAko preso ohia

Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidente ohiaren hilketan "gutxienez kolaboratzaile" izatea egotzi dio Auzitegi Nazionalak.

Itxaso Zaldua preso ohi hernaniarra atxilotu zuten unea. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Itxaso Zaldua preso ohi hernaniarra atxilotu zuten unea.
Itxaso Zaldua preso ohi hernaniarra atxilotu zuten unea. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelatu egin du Itxaso Zaldua ETAko preso ohia, Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidente ohiaren hilketa parte hartu izana egotzita. 2001eko maiatzaren 6an Zaragozan hil zuen ETAk.

Espainiako Poliziak atzo atxilotu zuen Zaldua, Auzitegi Nazionalaren aginduz, hilketa horrekin zerikusia izan dezakeelakoan. Hain zuzen ere, hilketa horretan "gutxienez" kolaboratzaile izan zela ebatzi du Pedraz epaileak.

Ondorio horretara iristeko, Frantziako agintariek Espainiakoen esku utzitako dokumentazioa hartu omen dute oinarri.

Hernaniarrak kartzela-zigorra bete zuen 2005etik 2017ra ETAko kide izateagatik.

EH Bilduk adierazi du gisa horretako atxiloketek ez dutela "tokirik Euskal Herrian". Horixe adierazi du Twitterren Zalduaren atxiloketari erreferentzia eginez, eta gaineratu du "espetxeak husteko garaia" dela, "ez betetzekoa". "Gaurkoa bezalako atxiloketek ez dute tokirik Euskal Herrian", azpimarratu du koalizio independentistak.

Arkaitz Rodriguez Sorturen buruzagiak galdetu du ea "noizko Estatuen aldetik bide politiko eta demokratiko hutsekiko apustua".

Era berean, LABek esan du "iraganeko errezetekin tematuta dauden aurrean, preso eta iheslarien aferari behin betiko konponbidea emateko garaia" dela. Horregatik, Zaldua "lehenbailehen askatzea" eskatu du.

Bestalde, atxiloketaren aurka protesta egiteko, Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak manifestazioa egin zuen atzo, 19:00etan, Hernaniko Gudarien plazan.

Manifestazioa Hernanin

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostiako azken albisteak Hernani Presoak bideoak ETA Eguneko albisteak Albisteak