Politika -

Koronabirusa

Mendia: "Etorkizuneko mehatxuei erantzuteko, osasun sistema eraberritu behar da"

Euskadiko Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak bilera telematikoa egin du pandemiaren ondorioak aztertzeko.

Idoia Mendia PSE-EEren bilera telematikoan. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEren bilera telematikoan.
Idoia Mendia PSE-EEren bilera telematikoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak ezinbestekotzat jo du osasun sistema eraberritzea, euskal gizartearen beharrizanei erantzuteko eta "etorkizuneko mehatxuei aurre egiteko".

"Ez dugu onartuko inor bazterrean geratzea, ez gaixorik dagoelako, ezta ekonomia berreskuratzea tokatzen denean ere", esan du.

Euskadiko Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak bilera telematikoa egin du koronabirusaren pandemiaren ondorioak aztertzeko eta batzar horretan egin ditu adierazpenok Mendiak.  

Horrela, bada, hurrengo aurrekontuak beste modu batean diseinatu eta egungoak egokitu egin beharko direla  adierazi du, premiazko lehentasunei bide emateko eta ekonomiaren geldialdia gehien sufrituko duten sektoreei, autonomoei eta merkatari txikiei laguntzeko.

Horrez gain, "benetako espazio sozio-sanitarioa" martxan jartzearen alde egin du, adineko pertsonei zuzendutako arreta bermatzeko, "humanizazioan eta familiaren eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituta".

Bestalde, "erronka demografikoari" heltzearen garrantzia ere azpimarratu du, gizartea zahartzen ari delako eta horrek gizarte zerbitzuak berritzea eskatzen duelako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Idoia Mendia Gaixotasunak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa