Politika -

Komunikatua

Iturgaiz: "Urkullu eta EAJ Sanchezen erabakien erantzunkideak dira"

Carlos Iturgaiz PP eta Cs koalizioaren lehendakarigaiak adierazi duenez, igandean Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi egindako kritikak "hauteskundeetarako itxurakeria" besterik ez dira.

Carlos Iturgaiz, PP-s koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EiTB
Carlos Iturgaiz. Argazkia: EiTB
Carlos Iturgaiz, PP-s koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP-Cs koalizioko lehendakarigaia den Carlos Iturgaizek adierazi duenez, igandean Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezei egindako kritikak "hauteskundeetarako itxurakeria" baino ez dira. Iturgaizen iritziz, "Urkullu eta EAJ Sanchezek hartzen dituen erabaki inprobisatuen erantzunkideak dira, Moncloara aupatu zutelako".

Koronabirusak eragindako osasun krisia "ziurtasunez partekatzeko eta kudeatzeko" beharra exijitu zion Urkulluk Sanchezi, "erabakiak ez partekatzeak nahasmena" eragiten duela gaineratuz.

"Urkullurena hauteskudeei begira etekina inposatutako haserrea da. Ahalegin guztiak egin arren, ezin izango da Sanchezengandik bereizi, Gobernua koronabirusaren pandemiaren aurrean erakusten ari den kudeaketa txarrarengatik eta ematen ari den inprobisazio ikuskizunagatik zikinduta baitago, esan du PP-Cs koalizioko lehendakarigaiak komunikatu baten bidez.

Iturgaizek, bere ustez, EAJk Sanchezi babesa ematearen arrazoia zein izan zen azaldu du: "Bere egunean Sanchezen alde egin eta babesa eskaini zioten, pentsatuz Espainiari zenbat eta txarrago joan hobeto joango zitzaiola nazionalismoari, baina ez ziren konturatu Espainiarentzat gauzak zenbat eta okerrago doazenean euskaldunontzat txarrago dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Carlos Iturgaiz