Politika -
Koronabirusa
Irene Monterok positibo eman du koronabirusean, eta Pablo Iglesias koarentenan dago
Ministroek ostegun honetan bertan egingo dute proba, eta arratsaldean emango dute emaitzen berri.
Agentziak | Erredakzioa
Irene Montero Berdintasun ministroak positibo eman du koronabirusean, eta Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea berrogeialdian dago, Moncloak jakinarazi duenez.
Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, ostegun honetan bertan egingo dizkiete probak Exekutiboko kide guztiei, eta arratsaldean bertan emango dute emaitzen berri. Moncloa Jauregian "egunak dira" prebentzio-neurriak indarrean zirela.
Gaurko Ministroen Kontseilua 12:30ean egingo da, eta bertan "osasun agintariek emandako gomendioak jarraituko dira". Monterok, asteartean egindako bileran parte hartu zuen.
Horrenbestez, COVID-19 gaitzari aurre egiteko plana onartzeko ardura duten ministroak besterik ez dira hitzordu horretara joango. Bileraren ostean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du, eta kazetariek telematikoki egin beharko dizkiote galderak.
Ordutik aurrera, Moncloak adierazi duenez, presidentearen agendan aurreikusitako gainerako bilera guztiak bieokonferentziaz egingo dira. Arratsaldean egingo dute irizpide hori jarraituko duen lehen hitzordua, gizarte eragileekin.
Sanchezek Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiekin eta Antonio Garamendi eta Gerardo Cuerva CEOEko eta Cepymeko presidenteekin biltzeko asmoa zuen elkarrizketa soziala sustatzeko eta bileren egutegi ofiziala ezartzeko.