Politika -

EiTB Focus

Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera

EiTB Focusen hamaseigarren galdeketaren bigarren aleak, era berean, erakutsi du euskal herritarrak ez dabiltzala hauteskunde-kanpaina jarraitzen.

EAEko herritarren % 66,1ek uste dute Sanchezek berriro irabaziko duela igande honetan.
EAEko herritarren % 66,1ek uste dute Sanchezek berriro irabaziko duela igande honetan.
EAEko herritarren % 66aren arabera, PSOEk irabaziko ditu hauteskundeak

4:14

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarren % 66,1ek uste du Pedro Sanchezek irabaziko lituzkeela azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak, EiTB Focus Gizakerrek EiTBrentzat egindako inkestaren arabera. Gizakerrek urriaren 28 eta 30 artean egin du inkesta, telefono bidez, EAEko 1.200 herritar galdekatuta.

Igande honetan argitaratu den inkestaren lehen alearen arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak EAEn, eta EH Bilduk ordezkari bat eskuratuko luke Nafarroan.

EiTBren galdeketaren bigarren ale honetan, azaroaren 10eko hauteskundeetan eta ondoren eman litezkeen itunen inguruan galdegin zaie herritarrei. Pedro Sanchezek irabaziko lituzke hauteskundeak, EAEko herritarren % 66ren arabera.

Nork irabaziko du A10ean

Hauteskunde-kanpainari buruz galdetuta, galdetutakoen % 70ak esan du ez dabilela kanpaina jarraitzen ari.

Halaber, % 61,5ek uste du hauteskunde-deialdi honek ez duela Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko balio izango.

Egoera desblokeatuko dute hauteskundeek

Hauteskundeen ondoren euskal alderdiek Espainiako Gobernua osatzeko indar handiagoa izango duten galdetuta, % 49k baietz uste du.

Euskal alderdien eragina

Bestalde, % 55,3ren ustez, Pedro Sanchezek hauteskundeak irabaziko balitu, ez luke bakarrik gobernatu behar. Euskal gizarteak uste du euskal alderdiekin adostu beharko lituzkeela itunak.

Sanchezek gobernatu gehiengorik gabe?

Norekin egin beharko lituzkete itunak

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu zuten Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 24,3 euskaraz egin ziren, eta gainerako % 75,7a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak izan ziren.

Landa-lana 2019ko urriaren 28tik 30era egin zuten, telefono bidezko elkarrizketa bidez. Galdeketaren iraupenaren batez bestekoa 3,97 minutukoa izan zen. Galdeketa motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez albisteak EH Bildu PSE-EE Araba PP Araba Eguneko albisteak Albisteak Podemos bideoak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Hauteskunde inkestak