Politika -

Nafarroako Parlamentua

Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria

Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.

Maria Chivite presidenteak Koldo Martinez zoriondu duen unea. Argazkia: EFE
Maria Chivite presidenteak Koldo Martinez zoriondu duen unea.
Maria Chivite presidenteak Koldo Martinez zoriondu duen unea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Baiko Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari autonomiko berria, Foru Parlamentuak ostegun honetan hala aukeratuta.   

Martinezek Geroa Bai, PSN eta Podemoseko parlamentarien (22) babesa jaso du; Arantxa Arias Navarra Sumako hautagaiak, berriz, koalizio horretako ordezkarien (20) botoak soilik eskuratu ditu. EH Bilduk eta Ezkerrak boto zuria eman dute.

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai I-E Nafarroa Espainia albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Navarra Suma Senatua Espainia