Politika -

Aurrekontuak

Erkorekak ez du ulertzen aurrekontuak aurkeztu aurretik 'jarrerak finkatzea'

Bozeramaileak eskatu du "inork ez uztea bere burua alde batera, dokumentuan bertan ez dauden baldintzengatik"; Jaurlaritza politika orokorreko eztabaida baino lehen bezain "baikor" dago.

Erkorekak eskatu du "inork ez uztea bere burua alde batera", aldez aurretik. Argazkia: EFE.
Erkorekak eskatu du "inork ez uztea bere burua alde batera", aldez aurretik. Argazkia: EFE.
Erkorekak eskatu du "inork ez uztea bere burua alde batera", aldez aurretik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko aurrekontuen onarpenaren gainean galdetuta, Josu Erkoreka bozeramaileak ziurtatu du Eusko Jaurlaritza politika orokorreko eztabaida baino lehen bezain "baikor" dagoela; izan ere, Erkorekak adierazi du ezin duela ulertu proiektua aurkeztu aurretik alderdiek "jarrerak finkatzea". Ildo horretan, eskatu du "dokumentuan bertan ez dauden baldintzengatik, inork ez uztea bere burua alde batera".

Asteroko Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, Erkorekak ziurtatu du Jaurlaritza baikor dagoela; izan ere, ezinezkotzat jotzen du norbaitek jarrera finkatzea "aurrekontuen berri izan baino lehen".

Esan ere esan du ulertzen duela "eztabaida politikoa", batez ere eztabaida solemnea bada, politika orokorrekoaren kasuan gertatzen den bezala; baina nabarmendu du Jaurlaritza lanean dagoela aurrekontu-proiektuarekin, eta espero duela alderdiek "dokumentua mahaiaren gainean dagoenean" ematea iritzia.

"Inork ez uztea bere burua alde batera", aldez aurretik

"Dokumentuan ez dagoen edo negoziatzekoa ez den baldintzarik edo apelaziorik erabiliz, inork ez dezala utz bere burua alde batera", galdegin du Erkorekak; dei egin du "itxaroteko" eta "inor ez ibiltzeko arinegi; iritziak proiektuaren berri izanda eman". Amaitu duenez, "ezin dut ulertu norbaitek jarrerarik finkatzea proiektua aurkeztu baino lehen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza EAE Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Publikoak 2024