Politika -
NEB
NEBko Asanbladak babesa eman dio Nafarroako Gobernuko aurre-akordioari
I-Ek Parlamentuan “ezkerreko jarrera, independentea eta autonomoa” mantentzeko beharra balioztatu du Asanbladak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Ezker Batuko Asanbladak babesa eman dio PSN, Geroa Bai eta Podemos alderdiekin negoziatutako programaren akordioari eta Maria Chivite sozialistaren inbestidurari.
Legegintzaldiko programak ez ditu banku publikoa edo Sozietate-Zerga bezalako gai "estrategikoak eta oinarrizkoak" jasotzen. Hala ere, "gure giza eskubideen, gazteriaren, kirolaren, hizkuntza politikaren, hezkuntzaren eta osasunaren proposamen garrantzitsuak eransten ditu", adierazi du NEBk.
I-Ek Parlamentuan "ezkerreko jarrera, independentea eta autonomoa" mantentzeko beharra balioztatu du Asanbladak, langileriaren mesedetan jarduten duen gizarte eraldaketa plural bat bultzatzeko Nafarroan.
NEBk abisatu duenez, inbestidura gainditzen bada, "beharrezkoa izango da EH Bildurekin negoziatzea aniztasunean eta gizarte lehentasunean oinarritutako politika ezkertiarrak ezartzeko".