Politika -

Ituna

Eusko Jaurlaritza: 'EAJ-PSE aurreakordioa konfiantza eta egonkortasun inbertsioa da'

Akordioa "albiste bikaina" dela uste du Exekutiboak. Garapen ekonomikoa, enplegu sorrera eta gizarte kohesioa bultzatzeko "aurrerapauso" bat dela erantsi du.

EAJren eta PSE-EEren ordezkaritzak negoziazioan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EAJren eta PSE-EEren ordezkaritzak negoziazioan.
Lurraldez lurralde eta herriz herri ari dira negoziatzen PSE-EE eta EAJ

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru eta udal erakundeetan gobernu egonkorrak osatzeko, EAJren eta PSE-EEren arteko aurreakordioa aintzat hartu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, "konfiantza, egonkortasun eta ongizate" inbertsioa delako.

Gobernu Kontseiluaren ondotik prentsaurrekoa eman du Erkorekak. EAJk eta PSE-EEk aurreakordioa itxi zuten astelehenean, bietako bat hauteskundeak irabazi dituen tokietan, foru eta udal erakundeetan elkarri babesa emateko konpromisoa hartuz.

Iragan legealdiko itunaren oso antzekoa da aurreakordioa, hau da, alkatea aukeratzeko bozketan aplikatuko da, eta ondoren gobernagarritasunera zabalduko litzateke.

Akordioa "albiste bikaina" dela uste du Erkorekak, gobernu formula bati jarraipena ematen diolako Euskadin. Bozeramailearen ahotan, formula horrek gizartearen beharrizanei eta etorkizuneko erronkei "eraginkortasunez" erantzun die.

Garapen ekonomikoa, enplegu sorrera eta gizarte kohesioa bultzatzeko "aurrerapauso" bat dela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak