Politika -
Frankismoa
Frankismoaren biktimen senitartekoak hartu ditu Servini epaileak Argentinan
Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean.
Agentziak | Erredakzioa
Maria Servini epaile argentinarra Frankismoaren biktimen senitartekoekin zein kereilari berriekin eta Espainiako hainbat diputaturekin bildu da Buenos Airesen; Servini nazioartean Frankismoaren hilketak (1939-1975) ikertzen dituen epailea da.
Epailea, esaterako, demokraziaren trantsizioaren lehen urteetako biktima biren anaiarekin solasaldian ibili da. Servini 2010etik txostenen buru ibili da justizia unibertsala oinarri hartuta.
"Gertatutakoa onartu eta argitzeke dauden auziak argitu dezatela nahiko ordaina izango litzateke; baita itxaropen apur bat izatea ere, urrunetik (Espainiatik) etorri behar izan baikara justizia eskatzeko. Dagokigun justizia Espainian eskatzea gustatuko litzaiguke", esan du Manuel Ruiz, Arturoren anaia.
1977ko urtarrilean, Madrilgo "aste beltza" bezala ezaguna den gertakarian, 19 urteko ikaslea (Arturo) baimenik gabeko preso politikoen anmistiaren aldeko manifestazio batean hil zuten, Madrilen.
Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Izan ere, 1977ko Amnistia Legeak diktadura garaiko arduradunak Espainian epaituak izatea debekatzen baitu.
Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean, eta salaketa gehiago jasotzen jarraitzen du Servinik.