Politika -

A28 HAUTESKUNDEAK

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra elkarrekin joango dira Senatura

Apirilaren 28ko hauteskundeetan zerrenda bakarra osatuko dute alderdiok Nafarroan, eta Senaturako hautagaiekin eta 'Cambio-Aldaketa' izenarekin aurkeztuko dira.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra Senaturako zerrenda bateratua aurkezten.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra Senaturako zerrenda bateratua aurkezten
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra Senaturako zerrenda bateratua aurkezten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan zerrenda bakarra osatuko dute Nafarroan Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquieda-Ezkerrak, eta Senaturako hautagaiekin eta 'Cambio-Aldaketa' izenarekin aurkeztuko dira.

Larunbat honetan aurkeztu dute hautagaitza lau alderdietako ordezkariek. Prentsaurrekoan izan dira Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentaria, Itziar Gomez Iruñeko Udaleko EH Bilduko zinegotzia eta koalizio horretako Bakartxo Ruiz eta Miren Aranoa, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Mikel Buil Podemoseko parlamentaria eta Iñaki Bernal Unidos Podemos koalizioko Izquierda-Ezkerrako senataria.

Manifestua irakurri dute "aurrerapauso bat" emateko borondatea agertuz. "Duela lau urte egin genuen bezala, erabaki eta indar berberarekin eta azken lau urte hauetan Nafarroa solidario, anitz eta irekia defendatzeko izan dugun sendotasun berberarekin".

Hautagaitza batu honen helburua "Nafarroa Senatua herritarren eskubideak ukatzeko erabiltzearen kontra dagoela adieraztea" da, eta era berean, "ezberdinen arteko elkarrizketa, akordio, aniztasun eta gatazka politikoak konpontzeko bide baketsu eta negoziatuen eredua aldarrikatzea".

UPN, PP, Ciudadanos eta Vox "iragan ilunera itzuli nahian" dabiltzala salatu dute. "Ukatu egiten dute sentsibilitate ezberdinak egon daitezkeela, eskumenak birzentralizatu nahi dituzte eta autogobernua zein Autonomien Estatua desegin".

Azkenik, alderdiok bultzatzen dituzten politikak babestea leporatu diote PSNri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Geroa Bai Nafarroako albisteak Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak EH Bildu Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa Hauteskundeak Senatua Espainia