Politika -
ELECCIONES 28A
Gobernu progresista bat izateko berme bakarra Ahal Dugu dela esan du Martinezek
Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak 'erabakigarriak' izango direla esan du Podemos-Ahal Duguko buruak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gobernu progresista bat izateko berme bakarra euren alderdia dela esan du Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak. Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagaiak aurkeztu dituzte Artxandan, Bilbon, apirilaren 28ko hauteskundeetarako.
Hauteskunde hauek "erabakigarriak" direla esan du Martinezek, eta bi aukera daudela nabarmendu du: "Bata, iluna, murrizketa eta eskubide galtzeak dakartzana. Eta bestea itxaropentsua, hobekuntza eta eskubideen defentsa ekarriko dituena". Bigarren aukera hori bermatzeko Podemos-Ahal Dugu alderdi hoberena dela azpimarratu du. Espainiako Estatuan Podemosek lortuko dituen "diputatu guztien indarra" batuta, "beste herri eredu bat" bultzatuko dutela hitz eman du Martinezek. "Herritarren interesak erdigunean jarriko dituen eredua bultzatuko dugu", gehitu du.
Aurreko hauteskunde orokorretan Podemos-Ahal Dugu izan zen indar bozkatuena Euskal Autonomia Erkidegoan.